Gune teknologiko honetan ezarrita dauden enpresek etengabeko berriztatze eta modernizatze
prozesuan dagoen zerbitzuen hornidura ezin hobea dute eskura.
Laguntzeko edozein motatako zerbitzutik hasita, segurtasuna, mantentze lan,
ostalaritza eta aisialdi arloetan besteak beste, enpresarako zerbitzu profesional
aurreratuenetaraino ondoko arloetan: telekomunikazioak, ikerketarako laguntza
eta sustapena, garapen eta berrikuntza, elkarlana, prestakuntza berezia
eta oinarri teknologikoa duten enpresa berrien hazitegiak.
Horrez gain, Teknologi Parkeak mota guztietako biltzar, mintegi edota jardunaldi
antolatzeko azpiegiturarik aurreratuena dauka.