Teknologi Parkeak sortutako enplegu osoa kontuan hartuz, bertako langileen %55 inguru goi mailako tituludunak dira, eta ia %24 Ikerketa eta Garapenarekin lotutako lanetan dihardute. Parkean ematen den I+G jardueretarako inbertsioaren batezbestekoa enpresen fakturazioaren %8etik gorakoa da, Euskal Autonomia Erkidego osoan I+G-ra bideratutakoaren %20 gutxi gorabehera.
Ezarritako enpresen berezko I+G unitateez gain, badira Parkean nazioarte mailan ospe handikoak diren zazpi gune teknologiko, teknologi eskualdaketaren eragile gisa dihardutenak, eta horrez gain, inguruko Unibertsitateekin lotura estua dago.
Teknologi Parkeak berak, aipaturiko teknologi eskualdaketa eta ikerketaren emaitzen hedapena sustatu eta bultzatzen du.
![]() |
|
||||||||||
![]() |
