Osteguna, 2010eko irailak 2

Teknologia eta berrikuntza parkean

Bizkaiko Teknologia Parkea Euskadiko Ikerketaren, Garapenaren eta Berrikuntzaren erreferentea da, enpresa berritzaile ugari biltzen ditu, beren inbertsioen %10 baino gehiago I+G+Bra zuzentzen dutenak eta zentro teknologikoetako, unibertsitateko departamentuetako, enpresetako I+G unitateetako eta bertako I+G+B koordinatzen duten agenteetako 2.000 ikertzaile inguruz osatutako komunitate zientifiko-teknologiko nabarmena ere du.

Parkean Innobasque, Agencia Vasca de la Innovación - Berrikuntzaren Euskal Agentzia aurkitzen da, Euskadin berrikuntza bere arlo guztietan koordinatzeko eta sustatzeko sortutakoa eta Europako erreferentzi bilakatzeko bigarren eraldaketaren aitzindaria dena. Innobasque Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteez, enpresa pribatuez, euskal erakunde publikoez, euskal enpresarien eta langileen ordezkari instituzionalez eta berrikuntzarekin loturiko mota guztietako erakundeez osatuta dago eta horietako asko Teknologia Parkean bertan kokatuta daude.

Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea

XHMTL

Bizkaiko Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net