

Parkeak berezko proiektu anitzetan parte hartzen du eta beste agente teknologiko batzuekin lankidetzan dihardu jarduera berriak garatzeko, teknologiaren eta ezagutzaren transferentzia zein agenteen arteko lankidetza sustatzeko, betiere berrikuntza bultzatuz. Aipatu proiektuen artean hauexek nabarmentzen dira:
Garapen iraunkorra sustatzea industria- eta teknologia-guneetan.
Enpresa-lankidetza sustatzea Zientzia eta Teknologia Parkeen artean.
Sormena sustatzea Bizkaiko Teknologia Parkean.
Eraginkortasun energetikoa.
Intentsitate teknologiko handiko industria-sektore berriak garatzea.
Beste Zientzia eta Teknologia Parke batzuk sortzen eta garatzen laguntzea.
Enpresen nazioartekotzea sustatzea: eginkizunak eta lankidetza nazioarteko parkeekin.
Gainera, Parkeak garapen teknologikoko proiektuak eta oinarri teknologikoko enpresetan eta erakunde zientifiko-teknologikoetan azpiegiturak eta I+GT ekipoa ezartzeko edo hobetzeko proiektuak sustatzen ditu, lankidetza bultzatuz eta lehentasunezko finantziazio-iturrietarako sarbidea erraztuz. Bereziki ondoko laguntzen erakunde kudeatzaile gisa dihardu:
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Zientzia eta Teknologia Parkeetako Jardueretarako Azpiprograma Nazionala (ACTEPARQ).
Industria, Turismo eta Merkataritzako Ministerioaren (MITYC) Zientzia eta Teknologia Parkeetan oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak sortzeko Laguntzen Programa (CEIPAR).
Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea
Bizkaiko Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net