
Teknologia Parkea zientzia, teknologia eta berrikuntza elkarren artean besarkatzen direneko ingurua da, beren jarduera-alorretan aitzindariak diren enpresen eta ikerketa-erakundeen bidez.
Teknologia Parkearen ustetan, ingurumena oinarrizko elementua da bertan egiten diren jarduerak elkarrekin modu harmonikoan bizi daitezen.
Guztion artean, Teknologia Parkea sortu zenetik gaur egunera arte, ahalegin garrantzitsua egin dugu aurrerapenaren eta naturarenganako errespetuaren arteko beharrezko oreka lortze aldera.
Egun esan dezakegu naturaren bihotzean lan egitea eta instalaziorik modernoez eta zerbitzurik aurreratuenez gozatzea ez dela paradoxa.
Ahaleginen fruitu, Teknologia Parkeak alor honetan ere nazioarteko erreferente izatea lortu du, ingurumenaren aldetik balio garrantzitsua duten 100 espezie inguruz osatutako 5.000 zuhaitz baitaude bertan.
Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net

ER-0827/1998
Legezko Informazioa