

COPIT proiektua 2010ean jarri zen abian, hitzarmena sinatu baitzuten Industri, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkarteak (APTE), Enpresa-poligonoen Espainiar Koordinadorak (CEPE), Industria-antolakuntza Eskolak (EOI) eta Berrikuntzarako Enpresa Nazionalak (ENISA).
Proiektuaren xedea da lehiakortasuna hobetzea eta industria- eta teknologia-parkeetako enpresen negozioaren garapena sustatzea, elkarren arteko lankidetza jardueren bidez.
Lankidetza, Enpresa Lankidetzarako Sarearen bidez garatzen da; plataforma honetan Parke Industrial eta Teknologikoetako enpresek beraien eskaintza eta eskaerak argitaratzeko aukera dute eta parkeetako eta kanpoko 4.000tik gora enpresak ikusi ahal izango dituzte.
Texto:
Zure lankidetza eskaera edo eskaintza helarazi nahi badiguzu inprimaki hau eskuratu eta helbide honetara bidali parque-tecnologico@parque-tecnologico.net.

2010ean COPIT egitasmoa martxan jarri ondoren, 2011an Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak bi ekitaldi egin ditu Teknologi Parkeetako eta Industrialdeetako enpresen arteko Lankidetza sustatzeko asmoarekin. Bietan, COPIT egitasmoaren aurkezpena egin da.
Lehena azaroaren 23an izan zen Derioko Seminario Hotelan. Sektore anitzeko “Enpresen salmenten bizkortze eta elkarlanerako II. Jardunaldia” Txorierriko Behargintzak sustatu zuen eta Torrelarragoiti enpresen Elkartearen, Abantien eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen laguntza izan zuen. Jardunaldian 70 enpresatik gora egon ziran eta bere helburua eskualdeko enpresen arteko topaketak eta harremanak erraztea zen, “networking” dinamiken bidez eta enpresen arteko ohiko bileren bidez.
Elkarkidetza bigarren jardunalia Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean ospatu zen azaroaren 24 eta 25ean. “Enpresa digitala invest: Elkarlanean aritzea lehiakortasuna areagotzeko” izeneko ekitaldi hau ere, sektore anitzekoa izan zen. Jardunaldiak 100 enpresa baino gehiagoren partaidetza izan zuen eta helburutzat inguruko enpresen arteko lankidetza sustatzea zuen, aurretiaz antolatutako eta berezko bi aldeko topaketen bidez.
Egitasmoa Okamikako eta Arratiako Industrialdeen laguntzarekin burutu da, biak SPRILURrekoak, eta baita Bizkaiko Parkearen ondoan dagoen Torrelarragoiti Poligonoaren laguntzarekin ere. Hiru industria-gune hauetan eta, baita Teknologia Parkean ere, lankidetzarako eskaintzak eta eskaerak atera dira eta COPIT sarearen bidez bizkortuko dira APTEn eta CEPEn.
Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net

ER-0827/1998
Legezko Informazioa