
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidentea den Francisco Berjonek Arabako eta Donostiako Parke Teknologikoen zuzendari berriak izendatu ditu irailaren lehen egunean: Jose Manuel Nogales da Arabako Parke Teknologikoko Zuzendari berria eta Lucio Hernando berriz, Donostiako Parke Teknologikokoa. Bizkaiko Parke Teknologikoaren Zuzendaritzan ez da aldaketarik egongo, beraz Txaber Ourok jarraituko du zuzendari izatean.
Jose Manuel Nogales LEIA Fundazioan aritu da lanean azken hamairu urteetan; Arabako Parke Teknologikoan kokatutako Zentro Teknologiko honetan egindako ibilbidean zehar, hainbat betebehar izan ditu, besteak beste Ikerketa Emaitzen Transferentzia Bulegoko zuzendaria eta Marketing zuzendaria izan da. Bere jarduneko ikerketa ildoak, Ezagutzaren Kudeaketa, Teknologia Zaintza, Teknologia Prospektiboa, Teknologiaren Hedapen eta Transferentzia eta I+G Marketinga izan dira. EHUtik Ingeniari Tekniko Industriala eta Ingurumenaren Kudeaketan Masterra, eta Kataluniako UOC unibertsitatetik berriz Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean Masterra eta Ikerketa eta Merkatu Teknikatan Lizentziatua da Jose Manuel Nogales.
Lucio Hernando Ingeniari Teknikoa eta Nazioarteko Merkataritzan goi mailako teknikaria da. Bere ibilbide profesionalean Prestakuntza eta Giza Baliabideekin lotutako jardueratan aritu da; besteak beste, ASCODEL Fundazioko idazkariorde nagusi izan da, baita UVESCO taldeko Giza-baliabide burua eta Lanbide Berrien Euskal Erakundeko zuzendari-kudeatzailea ere (Gipuzkoako Ostalaritza Eskola). Azken bost urteetan CCOO sindikatuan aritu da, Giza-ekimeneko Zentruen Sektorearen arduraduna izan da, Irakaskuntza Federazioaren barruan eta baita Prestakuntza ez arautuaz ere, Gipuzkoan.
Egun 110 enpresa daude Arabako Parke Teknologikoan kokatuta, besteak beste Telekomunikazio, Informatika, Elektronika, Aeronautika, Energia, Ingurumena edota Bioteknologia-Osasuna sektoreetako enpresak. 3.300 pertsonatik gora daude bertan lanean. Arabako Parke Teknologikoan biltzen da lurralde historiko horretan egiten den Ikerketa eta Garapenaren erdia baino gehiago, eta azpimarratzekoa da lurralde horretako enpresen I+G unitate eta Zentro Teknologiko gehienak bertan kokatuta daudela.
Donostiako Parke Teknologikoan 65 enpresa daude kokatuta egun, gehienak Informazio eta Komunikazio Teknologiak, I+G Zentruak, Medikuntza eta Bioteknologia, Zerbitzu Aurreratuak eta Elektronika sektorekoak, eta enplegu zuzena ia 3.000ra iristen da, hauetatik erdia baino gehiago unibertsitate titulua duten pertsona dira eta %24ak Ikerketa eta Garapeneko jardunak egiten dituzte.
Iturria: Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea
Data: 2009/09/03
Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net

ER-0827/1998
Legezko Informazioa