Asteazkena, 2012ko otsailak 8

Iñaki Goenaga Fundazioaren Bekak

2010ko BEKAK: izena emateko epea zabalik

Iñaki Goenaga Fundazioak ekainaren 15etik uztailaren 15ra izango du irekita beka-programetarako izena emateko epea; beka horiek zientzia eta teknologia mailan prestakuntza handiagotu nahi duten gazte tituludunentzat dira. Aurten 109 beka eskainiko dira guztira: 26 espezializaziokoak, 73 doktoregokoak. Aurten ez da Etortek bekarik eskainiko.

Beka hauek 27 titulazio baino gehiagotako gazteentzat dira: Ingeniaritzak Industrian, Aeronautikan, Elektronikan, Kimikan, Informatikan, Agronomian; lizentziaturak Zientzia Kimikoetan, Zientzia Biologikoetan, Zientzia Fisikoetan, Biokimikan, Itsas gaietan, Farmazian…; edo baita ere lizentziaturak, Giza Zientziak eta Empresa, Soziologian edo Enpresa Administrazioan.

Beka hauen onuradunek beren ezagupenak handiagotuko dituzte gai askotan: Bioteknologian eta Biomedikuntzan, Elektronika eta Komunikabideetan, Software teknologietan, Doitasun Ingeniaritzan, Mekatronika edo Ingurune kudeaketan eta Itsas gaietan.

Bekatarako izen-emateak on line egingo dira

  • Iturria: Iñaki Goenaga Fundazioa

  • Data: 2010/06/16


Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea

XHMTL

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net