Asteazkena, 2012ko otsailak 8

Gosari Teknologikoa

“Euskadin bizi ez diren eta 2007-2009 epealdian kontratatu dituzten goi-prestakuntzako pertsonei” buruzko azterlanaren emaitzei buruzko eztabaida mahaingurua

Azken urteotan, euskal erakunde eta enpresetan gero eta talentu eta atzerritar gehiago kontratatu dutenez, derrigorrean atenditu beharreko eskari zein premia berriak sortu dira. Nolanahi ere, askotan, ez dago behar beste informaziorik profesional horiek behar bezala hartzeko, laneratzeko eta gizarteratzeko alderdi erabakigarrienei buruz.

Gai horien zenbait erantzun ezagutu nahi izanez gero, maiatzaren 26an, asteazkenez, 09:30etan Bizkaiko Teknologia Parkeko Gastatxu aretoan egingo den eztabaida-mahainguruan parte hartzeko aukera dago. 2007-2009 epealdian Euskadin kontratatutako goi-prestakuntza duten pertsonen poztasun-mailari eta eskariei buruz egindako azterketaren ondorio nagusiak aurkeztuko dira berton.

Izaskun Artetxe, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza zuzendari orokorrak, Guillermo Dorronsoro, IK4ko presidenteordeak, Imanol Pradales, Bizkaia:xedeko zuzendariak eta Juan Luis Arriaga, GAIA Ikerketako zuzendariak hartuko dute parte jardunaldian.

Eztabaida-mahaingurua zentro teknologiko, talde zientifiko, unibertsitate eta enpresetako profesional, giza baliabideetako arduradun, teknologo eta ikertzaileei zuzenduta dago, batez ere.

Informazioa

Izena emateko orria

  • Iturria: Bizkaiko Teknologi Parkea

  • Data: 2010/05/13


Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea

XHMTL

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net