Asteazkena, 2012ko otsailak 8

Aberekin

Aberekin, Intseminazio Zentroak 25. urteurrena ospatu du

Francisco Berjonek Albisegiren alargunari eman zion errekonozimendua
Bizkaiko Teknologia Parkean kokatutako Aberekin, Intseminazio Zentroak 25 urte bete ditu aurten. Urteurrena ospatzeko ekitaldia egin du Euskalduna Jauregian, abeltzaintza-sektoreko ordezkariak, erakunde ezberdinetako politikoak eta beste 300 gonbidatu bilduz. Ekitaldian zehar, Aberekin Zentroak 25 urte hauetan egindako ibilbideari gainbegirada eman diote, baita zentroak urtemuga hau dela eta argitaratu duen liburua aurkeztu ere.

Era berean, bereziki 12 pertsona aitortu nahi izan ditu Aberekinek, enpresaren sorreran eta garapenean funtsezkoak izan direlako. Errekonozimenduetako bat, hain zuzen ere Jose Luis Albistegi, Zentruko lehen Aholkulari Ordezkari izan zenari emandakoa, Francisco Berjon, Euskadiko Parke Teknologikoetako presidenteak eman dio Albistegiren alargunari.

  • Iturria: Aberekin

  • Data: 2010/04/30


Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea

XHMTL

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net