Larunbata, 2010eko uztailak 31

Berrikuntza eta bikaintasunerako zuzendaritza gaitasunak

Bizkaiko Teknologia Parkeak eta Euskalitek langabezian dauden pertsonentzako doako programa garatu dute

EUSKALITek, Bizkaiko Teknologia Parkearen laguntzarekin, "Berrikuntza eta bikaintasunerako zuzendaritza gaitasunak" izeneko programa garatu dute, langabezian dauden eta prestakuntza altua duten 200 pertsona, erremita aurreratu eta kudeaketa metodologietan prestatzeko helburuarekin. Programa honetaz baliatu ahal izango dute bost urteko lan esperientzia eta ebre ardurapean pertsonak izan dituztenak. Partehartzea dohakoa izango da.

KnowInn metodologian oinarrituta, Euskalitek 17 urteko Kalitate kudeaketaren eta Bikaintasunaren ikastaroaren antolatzaile gisa duen esperientziaz baliaturik diseinatu da programa hau. Partehartzaileek ezagutzak lortzeko hiru motatako lanak burutuko dituzte:

- Urruneko prestakuntza
- Azterketak
- Kasu praktikoen mintegi presentzialak.

Izena emateko epea 2010eko apirilaren 9an amaituko da. Izena eman daiteke 94 420 98 55 telefonora deituz edota posta elektronikoz:

atrapote@euskalit.net

Programaren egitarauari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero Euskaliten web gunera sartu:

http://www.euskalit.net/desempleados
  • Iturria: Bizkaiko Teknologia Parkea, Euskalit

  • Data: 2010/03/15


Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea

XHMTL

Bizkaiko Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net