Astelehena, 2012ko maiatzak 21

Bizkaiko Teknologi Parkea

Oratoria profesional eraginkorrari buruzko KOMUNIKAZIOAren MAGIA izeneko ikastaroa hartuko dut Parkeak

- Iñigo Saenz de Urturik zuzenduta, komunikazio eraginkorraren sekretua ikasi eta bizitzako arlo guztietan, pertsonalean, profesionalean..., ezartzeko ikastaro praktikoa da.

- Beraien komunikazio gaitasuna hobetu nahi duten profesional eta zuzendariei zuzenduta dago.

- Otsailaren 28 eta martxoaren 3a bitartean egingo da Teknologi Parkeko 101 eraikinean.


Bizkaiko Teknologi Parkean oratoria profesional eraginkorrari buruzko KOMUNIKAZIOAren MAGIA izeneko ikastaroa hartuko du otsailaren 28tik martxoaren 3ra. 16 ordutako ikastaroa, edozein motatako auditorio baten aurrean beraien komunikazio gaitasuna hobetu nahi duten zuzendari eta profesionalei zuzenduta dago, bereziki diseinatua honako sail hauetarako: komertziala, giza-baliabideena, zuzendaritzak, prestatzaileak, idazkariak eta publikoaren aurrean komunikatu behar duten erakundeko pertsona guztientzat.

Iñigo Saenz de Urturik zuzendutako ikastaroa da; Be Magic, SL enpresaren sortzaile eta kudeatzailea da, Komunikazio Eraginkorraren garapenean 26 urteko eskarmentua duena. Gai honen inguruan hainbat master eta prestakuntza ditu, besteak beste Dale Carnegie Institute-eko Oratoria eta Komunikazioan diplomaduna da.

Informazio gehiago eta izena ematea
  • Iturria: Bizkaiko Teknologi Parkea

  • Data: 2011/02/11


Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea

XHMTL

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net