Asteazkena, 2012ko otsailak 8

GAIKER-IK4

Begoña Goiricelaya, GAIKER-IK4ko Zuzendari Nagusi berria

Begoña Goiricelayaren argazkia
Azken 18 urteetan zentro teknologikoko zuzendari izan den Iñaki Letonak bere konfiantzazko pertsona utzi du erakundearen zuzendaritzan

Uztailaren lehen egunetik, Begoña Goiricelaya da GAIKER-IK4ko zuzendari nagusi berria, 1992. urtetik erakundearen zuzendari izan den Iñaki Letonaren ordez. Iñaki Letonak zentroari lotuta jarraituko du Fundazioaren ohorezko laguntzaile bezala, baita Presidentziako kabinetearen bidez ere.

Begoña Goiricelaya Zientzia Kimikoetan lizentziatua da (EHU) eta 24 urte daramatza GAIKER-IK4 zentroan lanean. 1986.urtetik hainbat lanpostu bete ditu, guztiak ere erakundearen kudeaketarekin zerikusia zutenak. GAIKER Fundazioko patronatuak egindako izenapen honekin, Begoña Goiricelaya Zentro Teknologiko bat zuzentzen duen lehen emakumea bihurtu da.



  • Iturria: Gaiker-IK4

  • Data: 2010/07/07


Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea

XHMTL

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net