
Datorren astean, uztailaren 26tik (astelehena) abuztuaren 1era (igandea), EAEko IKTen (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) sektoreko 12 enpresa AEBetako Kalifornia Estatura joango dira negozio-bidaia batean. Negozio-bidaia Elektronikako, Informatikako eta Telekomunikazioetako Euskal Klusterrak (GAIA- TEIC Klusterra) eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute. Horiez gain, Xabier Sabalza Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendaria eta SPRIren ordezkariak ere joango dira bidaiara.
Banesto Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa daukan bidaia honetan taldeko bisitak egingo dira parte-hartzaileek Iparramerikako enpresa-giroa eta kultura eta “jardunbide egokiak” ezagut ditzaten. Besteak beste, Google, HP, Plug and Play, Vcs eta Orrick erakundeak bisitatuko dira eta baita Silicon Valleyn ezarrita dauden hainbat euskal eta espainiar ekintzaileen enpresak ere. Bidaiara joango diren enpresek AEBetan negozioak egiteko moduari buruzko prestakuntza ikastaro batean parte hartu zuten pasa den uztailaren 14an.
Taldeko bisitez gain, bidaian parte hartzen duten enpresek banakako bilerak izango dituzte enpresa amerikarrekin, enpresa bakoitzaren jarduerari gehien egokitzen zaion profilaren arabera.
Hauek dira euskal ordezkaritza osatzen duten enpresak: J1CK Mobile Systems; Agotek; Virtualware; s21sec; Anboto; Nem Solutions; Nextel; SITCOM ( Avalon Tecnologías de la Información taldea); Imezu; Proyelia Innova; Sustainable Reference; eta World Wide Web Ibercom.
Enpresa ordezkaritza euskal erakunde ordezkaritzarekin elkartuko da San Frantziskoko Basque Cultural Centerrean. Bilera horretan Patxi López lehendakariak parte hartuko du eta baita AEBetan lanean ari diren eta jatorriz euskaldunak diren enpresari batzuk ere.
Iturria: Gaia
Data: 2010/07/23
Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net

ER-0827/1998
Legezko Informazioa