

Virtualware eta Gizer.net euskal enpresek Bikaintasunaren Zigilu Europarra jaso dute Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioen Euskal Klusterrak (GAIA-EIKT klusterra) eta Europako Multimedia Foroak antolatutako ekitaldi batean, martxoaren 2tik 6ra Hannoverren (Alemania) egindako CEBIT azokaren esparruan.
Guztira 22 izan dira beren aplikazio, zerbitzu eta produktuen maila altuagatik nabarmentzen diren multimedia-enpresei ematen zaien saria jaso duten enpresa europarrak. Zigiluarekin sarituak izango diren enpresak hautatzeko prozesuan oinarrizko bost irizpide ebaluatzen dira: berrikuntza, jarduera, inguru adiskidetsuen sorrera, onurak gizarteratzea eta, azkenik, merkatu berrien sorrera eta horietan barneratzea.
Bikaintasunaren Zigilu Europarra 2003ko udazkenetik aurrera ematen da eta, aurreko sariketetan, GAIArekin kidetutako beste enpresa batzuk izan dira saridunak, hala nola, Arista Interactiva, CTI Soft, GTS-Thaumat XXI eta Bilbomática, besteren artean.
CEBIT 2010 nazioarteko azokaren esparruan saria emateko ekitaldia -Europako 60 IKT enpresetako ordezkariak bertaratu ziren- Eusko Jaurlaritzaren, ICEXen eta Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Estatuko Idazkaritzaren (SETSI) lankidetzarekin antolatu da.
Iturria: Gaia
Data: 2010/03/10
Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net

ER-0827/1998
Legezko Informazioa