

Euskaltelek eta Virginia Berasategui triatletak babesletza-kontratu bat sinatu dute. Horren bidez, komunikazio-operadore globalak konpromisoa hartzen du distantzia luzeko Europako txapeldunaren kirol-jarduera finantzatzeko, urteko ekarpen ekonomiko bat eginez, eta bere gain hartzen ditu kirolariaren telekomunikazio-zerbitzu guztiak ere. Bestalde, Virginia Berasategik konpromisoa hartzen du Euskaltelen logotipoa jartzeko bere kirol-materialean, eta gure operadorearen irudia daramaten kirolarien taldeko kide bihurtzen da.
Bihar egingo da Bilboko I. Triatloia, eta Euskaltel izango du babesle. Virginia Berasateguik triatloi horretan jantziko duen maillotak Euskaltelen irudia izango du, eta aurtengo denboraldian parte hartuko duen txapelketa guztietan eramango du maillot hori, baita nazioartean duen desafio nagusian ere: Hawaiiko Ironmanean (dagoeneko prestatzen ari da).
Hitzarmen honekin, kulturarekin, kirolarekin, ingurumenarekin, aisialdiarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoari eusten dio Euskaltelek, Enpresaren Erantzukizun Sozialarekin eta interes-taldeek adierazitako interesekin bat.
Iturria: Euskaltel
Data: 2011/05/27
Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net

ER-0827/1998
Legezko Informazioa