
Erakunde biek lankidetza-hitzarmen teknologiko industrial garrantzitsua sinatu dute gaur, zeinaren bitartez Leioan, Bilbon, eraikitzen ari den Europako Espalazio bidezko Neutroi Iturriaren egoitzaren izaera traktorea are gehiago indartuko den. ESS-Bilbaoko zuzendari nagusi Francisco Javier Bermejok eta INEUSTAR elkarteko presidente Miguel Ángel Carrerak sinatutako hitzarmenaren bidez, instalazio zientifikoentzako aparatu eta sistemen diseinuan, fabrikazioan eta horniduran jarduten diren enpresa espainiarrek zuzeneko hartu-emana izango dute. Horrek diseinu eta hornidurarako beste kontratu batzuetan parte hartzea erraztuko die, bai garatuko diren esperimentuen nukleoa osatuko duten aparatu konplexuei, bai aipatu aparatuak bilduko dituzten zerbitzu eta instalazioei dagokienez. ESS-Bilbaok egindako inbertsioa guztira 180 milioi eurokoa da eta, hein handi batean, balio nabarmena du antzeko beste instalazioentzako erreferentzia teknologiko gisa.
Hitzarmenak aparatu berezi horien optimizazioa jasotzen du ere bai, aparatuak erabilgarri ez daudenean industriarako erabiliz. Modu horretan eta INEUSTARren lankidetzarekin, industria siderometalurgikoek, besteren artean, disenu- eta entsegu-zerbitzu aurreratuetarako sarbidea izango dute, horiekin loturiko kostu handiko inbertsiorik egin behar gabe. Gainera, proiektuak, prestakuntza-programak eta abar sortzea eta horietan parte hartzea ere jasotzen du hitzarmenak.
Bai Fco. Javier Bermejok bai Miguel Ángel Carrerak azpimarratu dute sinatutako hitzarmenaren garrantzia. Izan ere, ESS-Bilbao Espainian partikulen zientzia garatzeko instalazio zientifiko teknologiko berezi garrantzitsua izateaz gain, loturiko sektore industrialen lehiakortasuna sustatzen du.
Europako Espalazio bidezko Neutroi Iturriak Espainian duen instalazioa da ESS-Bilbao eta horren instalazio nagusia Lund (Suedia) hirian dago.
INEUSTAR Zientziaren Industriaren Espainiako Elkartea da, Espainiako eta kanpoko instalazio zientifiko garrantzitsuenak hornitzen dituzten industria espainiarren itzulkinak areagotzeko joera duten baterako sustapen-jarduerak garatzen dituena. Partikulen zientziaren, fusioaren, astrofisikaren, espazioaren, energiaren eta biologiaren alorretara, besteren artean, zuzentzen du bere jarduera INEUSTARrek.
Iturria: ESS Bilbao
Data: 2010/07/07
Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net

ER-0827/1998
Legezko Informazioa