Asteazkena, 2012ko otsailak 8

CIC bioGUNEren 5.urteurrena

CIC bioGUNE, Euskadik biozientzietan egindako apustuaren ‘bandera-ontzi’

2010.eko urtarrilaren 29an bete dira 5 urte Biozientzietan Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroa, CIC bioGUNE inauguratu zenetik Bizkaiko Teknologia Parkean. 5 urteotako ibilbideak erakutsi du bere sorreran ezarritako helburuak bete egin direla.

Jose Maria Matok zuzentzen duen CIC bioGUNE, Eusko Jaurlaritzak abiarazitako Biobasque estrategiaren baitan bultzatutako zentrua da, osasun-zientzien alorrean bikaintasunezko ikerkuntza oinarritzat hartuz, nazioartean erreferentziazko zentru bihurtzeko diseinatua.
Zentruak, azpiegitura zientifiko-teknologikorik aurreratuenak ditu, 35 milioi euroko inbertsioa suposatu duten azpiegiturak. 120 ikerlari ditu CIC bioGUNEk, 15 herrialde ezberdinetatik etorritakoak eta hauetako erdia Doktoreak dira.

Bere ibilbidean zehar, Biozientzietan Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak 110 ikerketa-proiektutan hartu du parte eta I+Gko 26 kontratu lortu ditu. Sortu zenetik hona, CIC bioGUNEk 120tik gora artikulu zientifiko argitaratu ditu, 9 patente garatu eta 4 enpresen sorrera bultzatu.

  • Iturria: CIC bioGUNE

  • Data: 2010/01/29


Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea

XHMTL

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net