Asteazkena, 2012ko otsailak 8

CIC bioGune / UPV-EHU

CIC bioGunek eta EHUk neurketak egingo dituzte Grenobleko sinkrotroi erradiazio-iturrian

CIC bioGUNEk eta EHUko Biofisika Unitateak makromolekula biologikoen X izpien difrakzioa neurtuko dute urtero 6.000 zientzialari baino gehiagoren bisita jasotzen duen Grenobleko sinkrotroi erradiazio-iturrian. Euskal adituek gauzatuko dituzten esperimentuak honetan datzate: energia altuko X izpi-sorta bat (gutxi gorabehera amstrong bateko uhin-luzerarekin) bideratzen da proteinazko kristalen gainera, horrela, sortzen den difrakzio-espektroan oinarrituta, makromolekula horien hiru dimentsioko egitura zehazteko.

Biologia estrukturaleko laborategiek izan ohi dituzten X izpien instalazioekin alderatuta, sinkrotroi erradiazioak duen funtsezko ezaugarria da erabiltzen den argi-sorta horren energia erregulatzea ahalbidetzen duela eta, gainera, askoz ere biziagoa eta diametro txikiagokoa dela. Oro har, ezaugarri horiei esker, bereizmen oso handiko datuak lor daitezke proteinen hiru dimentsioko egituraren gainean, eta behin hori ezagututa, bere funtzio biologikoa ondoriozta daiteke.

  • Iturria: Euskadi+Innova

  • Data: 2009/09/1


Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea

XHMTL

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net