

Bizkaia:xedek, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak sustatutako elkarteak, bigarren aldiz parte hartu du Zientzia eta Ikerkuntzako Azoka Europar Nagusian, ESOF-2010ean hain zuzen. Azoka hura Turinen (Italia) egin zen joan den uztailaren 2aren eta 7aren artean.ESOF, Europako Batzordeak sustaturikoa, erreferentziako bi urtetik behingo ekitaldi bihurtu da beren jarduna ikerkuntza eta berrikuntza zientifikoaren alorretan garatzen duten agente, aditu eta erakundeentzat.
ESOF-2010 delakoaren laugarren edizioak 5.000 agente inguru biltzea lortu du (ikasleak, ikertzaileak eta zientzialariak, unibertsitateko ikasleak, adituak, erakunde espezializatuak, hedabideak, erakundeen ordezkariak eta jendea orokorrean), zientziaren eta teknologiaren alorreko ezagutzaren mugak arakatzeko, gai gatazkatsuei buruz eztabaidatzeko eta bizipenak alderatzeko helburuarekin.
ESOF bi urtetik behin egiten da, eta gaur arte Stockholm, Munich, Bartzelona eta Turin hiri europarretan egin da. Oraingoan, ESOFek Europar Batasun osoko 51 erakusmahai eduki du eta 150 mintegi eta laneko bilera baino gehiago egin da. Halaber, 20 hitzaldi ere izan dira, zientziaren esparruko pertsona adierazgarriek emanak.
Iturria: Bizkaia:xede
Data: 2010/07/15
Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net

ER-0827/1998
Legezko Informazioa