

Sistemen integrazioan, jakintzaren kudeaketarako irtenbideetan eta fakturazio elektronikoan espezializatutako B2B konpainiak informazio teknologien alorreko ia 70 profesional sartu zituen iaz; horrenbestez, bere langile kopurua ia 200era iritsiz. Orain dela hamaika urte enpresa sortu zenetik izan den hazkunderik handiena izan da iazkoa.
Hazkunde honen arrazoi nagusiak honako hauek izan dira: alde batetik lehen mailako bezeroen kopuruak gora egin duela %30ean eta bestetik, ordezkaritza berriak ireki dituela Bartzelonan, Cantabrian, Errioxan eta Luxemburgon, toki hoietako bezeroekin lan egiteko. Egoitza berri hauekin batera, konpainiak beste hainbat kokaleku ditu: Bizkaiko Teknologi Parkean egoitza operatiboa eta Beasain, Asturias eta Madrilen bulegoak.
Iñigo Argaluza, B2B 2000ren zonalde zuzendariak azpimarratu duenez “jarritako helburu guztiak bete ditugu, genituen bezeroekin jarduna mantendu eta handitzetik hasi eta bezero berriak egitearaino. Honi esker, negozioak gora egin du, lanpostu berriak sortu dira eta estatuan hedatu egin gara.”
Argaluza zuzendariaren esanetan IKT sistemen integrazio alorrean lidertza eta espezializazioa dira B2Bren indarguneak. Aurtengo urterako ezarritako estrategiaren oinarria, fakturazioa %30 igotzea izango da, 10 milioi eurotik gorako fakturazioa lortzeraino, eta honekin batera, azken urteotan eraikitako egitura sendotzea.
B2B 2000 konpainiaren iazko balantzea osatzeko, I+G+bko sail berria abiarazi izana azpimarratu behar da; I+G+b arloko baliabideak bikoiztu egin dituzte eta gaur egun langile kopuruaren bosten bat hartzen du arlo horrek.
Iturria: B2B 2000
Data: 2011/02/02
Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net

ER-0827/1998
Legezko Informazioa