Asteazkena, 2012ko otsailak 8

APTE-EUPF Hitzarmena

APTEk eta EUPFk ekintzak adostu dituzte udalerrietan Teknologia Parkeak garatzeko

Sinadura ekitaldiko argazkia
APTEk eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak gaur goizean Madrilen lankidetza-hitzarmena sinatu dute Espainiako udalerrietan zientzia eta teknologia parkeen garapena sustatzeko.

APTEko presidente Felipe Romerak eta EUPFko presidente Pedro Castrok sinatutako hitzarmenak informazioaren elkartrukea, lege eta arauen inguruko lankidetza eta garapen zientifikoa eta zientifikoa sustatzen duten jarduerak gauzatzea jasotzen du.

Felipe Romerak nabarmendu zuen funtsezkoa dela parke horiek udalerrien barruen duten kokapena eta, horregatik, parkeak eraikitzeko prozesu eta epeak arintzea beharrezkoa dela. Izan ere, orain zortzi urte behar dira eraikitzeko. “Horrek ez du esan nahi udalerri bakoitzean parke bat egon behar denik”, argitu zuen, baina beharrezkoa da “dauden hesietan sakontzea”, lurraldea egoki antolatuz eta parkeen ezarpenaren mesede.

Halaber, APTEko presidenteak aipatu zuenez, Espainia herrialderik aktiboenetariko bat da parke teknologikoak sortzeari dagokionez eta egungo datuak ezagutzera eman zituen: Espainian 46 parke daude jardunean eta beste 35 abian dira. Parke horietan 5.115 enpresa kokatzen dira, 2009an 21.200 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa izan zuten eta 136.218 pertsona enplegatu zituzten.

Ekintza garrantzitsuenetako bat lege eta arauen inguruko lankidetza izango da. Horrek zientzia eta teknologia parkeen abiaraztea eta garapena erraztuko du eta, aldi berean, errazagoa izango da bestelako Administrazio Publikoekiko elkarlana parke horiek ezartzerakoan. Gainera, industria-sare "sendoa eta berritzailea” sortzeko beharrezko giroa sustatzeko ahaleginak egingo dira. Pedro Castrok baieztatu zuenez, esfortzuak bateratzean datza hori, enplegua nahiz aberastasuna sortze eta krisitik indartsuago ateratze aldera.

Bestalde, EUPFko presidenteak adierazi zuen hitzarmena sinatzearekin batera, ezagutza eta teknologia bultzatu eta sustatzeko lanean aritzeko borondate partekatua islatzen dela. Unibertsitatearen munduarekin, ikerketa-zentroekin eta enpresekin duten harremana dela, eta zientzia eta teknologia parkeak “tokiko gobernuen ezinbesteko konplize eta aliatu direla garapen sozioekonomikoa dinamizatzerako orduan”. Era berean, baieztatu zuenez, EUPFk sinatutako hitzarmenik garrantzitsuetako bat da hauxe, inbertsio ekonomikoarekin, ikerketa eta garapenarekin, prestakuntzarekin eta enpleguaren sorrerarekin zerikusia baitu.

Pedro Castrok azaldu zuenez, “trafikoa ordenatzean” datza, parke bakoitzarentzako kokapen egokiena zehazteko lankidetzan aritzean eta, aldi berean, parkeen jardueraren eta hurbileko beste industrialdeen arteko elkarreragina ahalbidetzen dituzten sinergiak lurraldeetan sortzean.

APTEri buruz, 2009. urtea*
*2009ko abenduaren 31n jardunean zeuden 45 parkeei buruzko estatistikak

80 kide: 45 bazkide (jardunean dauden parkeak) eta 35 afiliatu (parke-proiektuak)
APTEko bazkideei buruzko daturik esanguratsuenak hauek dira:
o 5.115 enpresa
o 136.000 langile (horietatik 23.138 I+Gn aritzen dira)
o 21.526 milioi euroko fakturazioa
o 972 milioi euroko inbertsioa I+Gn

  • Iturria: apte

  • Data: 2010/07/01


Garatzailea: Nextel S.A.
© 2007 Bizkaiko Teknologia Parkea

XHMTL

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Teknologi Elkartegia, S.A. Ibaizabal bidea
101 Eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel: 94 403 95 00 - Faxa: 94 403 95 10
parque-tecnologico@parque-tecnologico.net